2013(e)ko abendua 20, ostirala

2013ko abenduaren 20a

Gaur izan da gure IKTko azken eguna. Klase teorikoan irakasleak ebaluatzeko inkesta bete eta gero, Alaitzek liburuaren zati bat irakurri digu. Oso testu interesgarria eta irakasleentzat oso egokia, irakasleok identifikatuta sentitu garelako testu horrekin, Klasea amaitzeko, bideo bat ikusi dugu eta abesti bat entzun dugu, IKTko klaseak amaitutzat emateko.

Gero, praktika orduan modulu aurkeztu dugu. Honen aurkezpena egiteko prezi bat erabili dugu, non gure lanari buruzko informazio apur bat eta bideo agertzen ziren. Hona hemen gure taldeak egin duen lanaren prezia:


2013(e)ko abendua 19, osteguna

2013ko abenduaren 19a

Gaur ezin izan gara IKT ordura joan ikasgelan geratu behar izan garelako gure arteko lanak ikusi behar zituzten eta. Hau dela eta, nahiz eta irakasgai honekin zerikusirik ez izan bideo hau eskaintzea bururatu zaigu, bizitzan zehar lagundu ahal diguna. Bideoak esaldi honekin amaitzen du: "si no has fallado no nunca has vivido". Guretzat oso interesgarria da bideo hau, bizitzan gauzak txarto atera ahal direlako, baina esfortsuarekin gure buruari proposatzen diogun edozer gauza lortu ahal dugulako. Jarraian bideoa ikusi ahal duzue:



2013(e)ko abendua 13, ostirala

2013ko abenduaren 13a

Gaur, egunerarte egin dugun lanaren aurkezpena izan dugu. Gure Sitesa, bloga eta glogstera erakutsi diogu klaseari. Honez gain, Eskola 2.0ren aurkezpena egin dugu. Eskola 2.0k dituen abantailak eta desabantailak azaldu ditugu. Eskola tradizionala, eskola 2.0rekin konparatu dugu eta bideo bat jarri diegu. Gero, beste taldeen aurkezpenak ikusi ditugu eta proposatu dizkiguten ariketak egin ditugu. Aurkezpenak amaitu ostean, sitesa amaitzen ibili gara eta atzoko eta gaurko sarrerak borobildu ditugu.

2013(e)ko abendua 12, osteguna


2013ko abenduaren 12a
Gaur, hiru taldeen sites-eko aurkezpenak izan ditugu. Praktika bi ordu osoetan zehar aurkezpenak ikusten eta haietan parte hartzen egon gara. Aurkezpen hauei esker, beste taldeek jorratu behar zituzten gaiei buruzko gauza interesgarri asko ikasi ditugu, eta IKT-ei buruzko informazio garrantzitsua daukagu. Bihar gure sites-a aurkezteko txanda da, eskola 2.0-ri buruzkoa.

2013(e)ko azaroa 29, ostirala

2013ko azaroaren 29a


Gaur, Creative Commons kontzeptuari buruz informazioa bilatu behar izan dugu klase praktikoan. Hainbat web orrialdeetan murgildu gara kontzeptu hori buruzko informazio aurkitzeko, baina interesgarriena hauxe iruditu zaigu:

http://eu.wikipedia.org/wiki/Creative_Commons

Creative Commons eskolan umeei azaltzeko egokia iruditu zaigun orrialde oso interesgarri hau hurrengoa da: 

http://ticsyformacion.com/2011/03/31/que-es-creative-commons-infografia-infographic/

Jarraian, gaur teoria saoian aurkeztutako gaiari buruzko lana ikusi ahal izango duzue. Lehenengo zatian, Word baten ikusiko duzue, non egindako lan guztia dago. Gero, power point bat dago, non aurkezpenerako erabilitako materiala ikusi dezakezuen.
Word:




Power point:





2013(e)ko azaroa 28, osteguna

 2013ko azaroaren 28a

Gaur, IKT irakasgaian egin beharko dugun azken lana aurkeztu digute. Creative Commons-ari buruz informazioa bilatu behar dugu bi talderen artean. Honez gain, Blogger-ean lana egiten jarraitu dugu eta Glogster-aren azken testua igo dugu. Honekin Glogster-a amaitu dugu eta egin dugun sites-arekin partekatu dugu.
Gainera, Web 2.0 eta hezkuntzarekin erlazioa daukan bideo bat aurkitu dugu eta hemen eskaintzea erabaki dugu.



2013(e)ko azaroa 22, ostirala

2013ko azaroaren 22a

Gaur, atzo greba egin eta gero, Glogsterraekin ibili gara gauzak egiten eta nola funtzionatzen duen ikusten. Horrekin batera, Blogg-a eta Sites-a janzteko informazioa bilatzen aritu gara klasean. Batzuk informazio hori bilatzen duten bitartean, besteak youtuben murgilduta egon dira gaiarekin (eskola 2.0) erlazionaturiko bideo interesgarriak topatzen.

Klase bukaerarako, Glogsterra bukatu eta Bloggean eskegi dugu eskola 2.0-ri buruz aurkitu dugun bideo interesgarri bat, batez ere, IKT-etan oinarritutako1X1 metodologiari (ordenagailu bat ikasle bakoitzeko) buruz.



2013(e)ko azaroa 15, ostirala

2013ko azaroaren 15a

Ostiral honetan, Glogster eta Deliciousa zer diren erakutsi digute. Taldeko Glogsterra sortu dugu eta bertan, eskola 2.0 zer den, bere oinarrizko programak, IKTen alde onak eta alde txarrak, eta bideo bat non eskola 2.0 eta eskola tradizionalaren arteko ezberdintasunak ikusi ahal izango dituzue.

http://iktmagisteritza32.edu.glogster.com/eskola-20-2541/

Deliciousean, aldiz, zuretzat interesgarriak diren estekak edo linkak jartzeko web orialde bat da. Bertan, gehien gustatzen zaizkizun gaiei buruzko informazioa eskaini dezakezu eta nahi dutenek, jarraian ikusten duzuen linkean guk egindako delicius-a ikusi ahal izango duzue:

https://delicious.com/iktmagisteritza

2013(e)ko azaroa 14, osteguna

2013ko azaroaren 14a 

Egun batzuk bloggean sartu gabe egon gara. Hau greba eta modulo astea izan ditugulako izan da. Egun hauetan, blogga nola egin pentsatzen egon gara, idei berriren bat atera ahal izateko.Zenbait bideo, artikulu, gadget, ikusi eta aztertu ditugu. Gainera gaur, sites bat egin behar dugula esan digu irakasleak. Horretarako, gai batzuk pentsatu ditugu, teknologia berriak eta irakaskuntza harremantzen dituenak. Azkenean, eskola 2.0 aukeratu dugu, eta hori aztertuko dugu.

Sitesen lehenengoko pausoak emateko,  eskola 2.0.ren buruzko informazioa bilatu dugu, eta artikulu interesgarria bat aurkitu dugu. Oso ondo dago, baina arazo bat dauka, gaztelaniaz dago. Horregatik gaurko klasean testu hau irakurri eta ulertzen saiatu gara.

Hona hemen eskola 2.0-ri buruzko aurkitu dugun artikulu interesgarri bat:

http://etorkizun.blogspot.com.es/2012/04/artikulua-xxi-mendeko-eskola.html

2013(e)ko urria 24, osteguna

2013ko urriaren 24a
IKTko hirugarren saioa izan dugu gaur. Pasaden astean hasi ginen Bloggerrerako informazio gehiago bilatzen egon gara. Alaitzek Bloggerraren funtzionamenduari buruzko gauza gehiago azaldu dizkigu, hala nola, etiketak jarri, bideoak eta irudiak igo, eta abar. Azalpen horren ondoren, Bloggerrarekin "jolasten" ibili gara eta irudiak eta bideoak nola igotzen diren frogatu dugu. Hemen adibide batzuk ikus ditzakezue:

Ikasgela teknologia berriekin:


Gaur egungo teknologiak gugan daukaten eragina ikasarazten duen bideo dibertigarri bat:











2013(e)ko urria 18, ostirala

IKT, HEZKUNTZAN ZERTARAKO?

2013ko urriaren 18a

Gaur, klasean, taldekide bakoitzak bere bertuteak aukeratu ditu. Gero, ariketa bat egin dugu, banaka zein taldekoa. Ariketa horretan, bakoitzak bere ikaste-gaitasunean eragozten dizkion erresistentziak aukeratu behar izan ditu. Era berean, ikasle on bat izateko zein balore behar ditugun hautatu behar izan ditugu. Hasiera batean, bakoitzak 5 erresistentzia eta 5 balore aukeratu ditu, eta gero, taldekideekin amankomunean jarri ditugu, guretzat garrantzitsuenak aukeratuz. Amaitzeko,  klasearen aurrean komunean jarri ditugu, talde bakoitzaren alde onak eta txarrak.

Klasearen bigarren zatian, bloga antolatzen ibili gara. Batzuk bloga disenatzen ibili dira, adibidez gadgetsak sartu dituzte. Beste taldekideak behean ikusiko dugun bideoa aurkitu dute. Bertan, ikt gure gizartean, ikaskuntzan, zelan sartu dezakegu ikusten dugu. Informatikaren garrantzia ikusi dezakegu.

2013(e)ko urria 17, osteguna

2013ko urriaren 17a

Gaur izan da gure IKTko lehenengo eguna. Irakasleak irakasgaia aurkeztu digu eta hilabete hauetan egin behar dugun lana hasi da azaltzen.

Ondoren, k(i)likatik bloga erakutsi digu, irakasleak berak sortua. Bertan, beste hainbat gauzen artean, lauhilabetean egin behar ditugun praktiken edo ariketen azalpena ikus ditzakegu. Honez gain, blog baten antolaketa erakutsi digu, izan ere, blog bat sortzea izango da irakasgai honetako lan bat.



Blogger-en funtzionamendua aztertzen

2013ko urriaren 17a

Gaur izan da gure IKTko lehenengo eguna. Irakasleak irakasgaia aurkeztu digu eta hilabete hauetan egin behar dugun lana hasi da azaltzen.

Ondoren, k(i)likatik bloga erakutsi digu, irakasleak berak sortua. Bertan, beste hainbat gauzen artean, lauhilabetean egin behar ditugun praktiken edo ariketen azalpena ikus ditzakegu. Honez gain, blog baten antolaketa erakutsi digu, izan ere, blog bat sortzea izango da irakasgai honetako lan bat.

Lehenengo praktikan ariketa bat egin dugu, banaka zein taldekoa. Ariketa horretan, bakoitzak bere ikaste-gaitasunean eragozten dizkion erresistentziak aukeratu behar izan ditu. Era berean, ikasle on bat izateko zein balore behar ditugun hautatu behar izan ditugu. Hasiera batean, bakoitzak 5 erresistentzia eta 5 balore aukeratu ditu, eta gero, taldekideekin amankomunean jarri ditugu, guretzat garrantzitsuenak aukeratuz.