2013(e)ko azaroa 29, ostirala

2013ko azaroaren 29a


Gaur, Creative Commons kontzeptuari buruz informazioa bilatu behar izan dugu klase praktikoan. Hainbat web orrialdeetan murgildu gara kontzeptu hori buruzko informazio aurkitzeko, baina interesgarriena hauxe iruditu zaigu:

http://eu.wikipedia.org/wiki/Creative_Commons

Creative Commons eskolan umeei azaltzeko egokia iruditu zaigun orrialde oso interesgarri hau hurrengoa da: 

http://ticsyformacion.com/2011/03/31/que-es-creative-commons-infografia-infographic/

Jarraian, gaur teoria saoian aurkeztutako gaiari buruzko lana ikusi ahal izango duzue. Lehenengo zatian, Word baten ikusiko duzue, non egindako lan guztia dago. Gero, power point bat dago, non aurkezpenerako erabilitako materiala ikusi dezakezuen.
Word:




Power point:





2013(e)ko azaroa 28, osteguna

 2013ko azaroaren 28a

Gaur, IKT irakasgaian egin beharko dugun azken lana aurkeztu digute. Creative Commons-ari buruz informazioa bilatu behar dugu bi talderen artean. Honez gain, Blogger-ean lana egiten jarraitu dugu eta Glogster-aren azken testua igo dugu. Honekin Glogster-a amaitu dugu eta egin dugun sites-arekin partekatu dugu.
Gainera, Web 2.0 eta hezkuntzarekin erlazioa daukan bideo bat aurkitu dugu eta hemen eskaintzea erabaki dugu.



2013(e)ko azaroa 22, ostirala

2013ko azaroaren 22a

Gaur, atzo greba egin eta gero, Glogsterraekin ibili gara gauzak egiten eta nola funtzionatzen duen ikusten. Horrekin batera, Blogg-a eta Sites-a janzteko informazioa bilatzen aritu gara klasean. Batzuk informazio hori bilatzen duten bitartean, besteak youtuben murgilduta egon dira gaiarekin (eskola 2.0) erlazionaturiko bideo interesgarriak topatzen.

Klase bukaerarako, Glogsterra bukatu eta Bloggean eskegi dugu eskola 2.0-ri buruz aurkitu dugun bideo interesgarri bat, batez ere, IKT-etan oinarritutako1X1 metodologiari (ordenagailu bat ikasle bakoitzeko) buruz.



2013(e)ko azaroa 15, ostirala

2013ko azaroaren 15a

Ostiral honetan, Glogster eta Deliciousa zer diren erakutsi digute. Taldeko Glogsterra sortu dugu eta bertan, eskola 2.0 zer den, bere oinarrizko programak, IKTen alde onak eta alde txarrak, eta bideo bat non eskola 2.0 eta eskola tradizionalaren arteko ezberdintasunak ikusi ahal izango dituzue.

http://iktmagisteritza32.edu.glogster.com/eskola-20-2541/

Deliciousean, aldiz, zuretzat interesgarriak diren estekak edo linkak jartzeko web orialde bat da. Bertan, gehien gustatzen zaizkizun gaiei buruzko informazioa eskaini dezakezu eta nahi dutenek, jarraian ikusten duzuen linkean guk egindako delicius-a ikusi ahal izango duzue:

https://delicious.com/iktmagisteritza

2013(e)ko azaroa 14, osteguna

2013ko azaroaren 14a 

Egun batzuk bloggean sartu gabe egon gara. Hau greba eta modulo astea izan ditugulako izan da. Egun hauetan, blogga nola egin pentsatzen egon gara, idei berriren bat atera ahal izateko.Zenbait bideo, artikulu, gadget, ikusi eta aztertu ditugu. Gainera gaur, sites bat egin behar dugula esan digu irakasleak. Horretarako, gai batzuk pentsatu ditugu, teknologia berriak eta irakaskuntza harremantzen dituenak. Azkenean, eskola 2.0 aukeratu dugu, eta hori aztertuko dugu.

Sitesen lehenengoko pausoak emateko,  eskola 2.0.ren buruzko informazioa bilatu dugu, eta artikulu interesgarria bat aurkitu dugu. Oso ondo dago, baina arazo bat dauka, gaztelaniaz dago. Horregatik gaurko klasean testu hau irakurri eta ulertzen saiatu gara.

Hona hemen eskola 2.0-ri buruzko aurkitu dugun artikulu interesgarri bat:

http://etorkizun.blogspot.com.es/2012/04/artikulua-xxi-mendeko-eskola.html

Blogger-en funtzionamendua aztertzen

2013ko urriaren 17a

Gaur izan da gure IKTko lehenengo eguna. Irakasleak irakasgaia aurkeztu digu eta hilabete hauetan egin behar dugun lana hasi da azaltzen.

Ondoren, k(i)likatik bloga erakutsi digu, irakasleak berak sortua. Bertan, beste hainbat gauzen artean, lauhilabetean egin behar ditugun praktiken edo ariketen azalpena ikus ditzakegu. Honez gain, blog baten antolaketa erakutsi digu, izan ere, blog bat sortzea izango da irakasgai honetako lan bat.

Lehenengo praktikan ariketa bat egin dugu, banaka zein taldekoa. Ariketa horretan, bakoitzak bere ikaste-gaitasunean eragozten dizkion erresistentziak aukeratu behar izan ditu. Era berean, ikasle on bat izateko zein balore behar ditugun hautatu behar izan ditugu. Hasiera batean, bakoitzak 5 erresistentzia eta 5 balore aukeratu ditu, eta gero, taldekideekin amankomunean jarri ditugu, guretzat garrantzitsuenak aukeratuz.