2013(e)ko azaroa 15, ostirala

2013ko azaroaren 15a

Ostiral honetan, Glogster eta Deliciousa zer diren erakutsi digute. Taldeko Glogsterra sortu dugu eta bertan, eskola 2.0 zer den, bere oinarrizko programak, IKTen alde onak eta alde txarrak, eta bideo bat non eskola 2.0 eta eskola tradizionalaren arteko ezberdintasunak ikusi ahal izango dituzue.

http://iktmagisteritza32.edu.glogster.com/eskola-20-2541/

Deliciousean, aldiz, zuretzat interesgarriak diren estekak edo linkak jartzeko web orialde bat da. Bertan, gehien gustatzen zaizkizun gaiei buruzko informazioa eskaini dezakezu eta nahi dutenek, jarraian ikusten duzuen linkean guk egindako delicius-a ikusi ahal izango duzue:

https://delicious.com/iktmagisteritza

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Blogger-en funtzionamendua aztertzen

2013ko urriaren 17a

Gaur izan da gure IKTko lehenengo eguna. Irakasleak irakasgaia aurkeztu digu eta hilabete hauetan egin behar dugun lana hasi da azaltzen.

Ondoren, k(i)likatik bloga erakutsi digu, irakasleak berak sortua. Bertan, beste hainbat gauzen artean, lauhilabetean egin behar ditugun praktiken edo ariketen azalpena ikus ditzakegu. Honez gain, blog baten antolaketa erakutsi digu, izan ere, blog bat sortzea izango da irakasgai honetako lan bat.

Lehenengo praktikan ariketa bat egin dugu, banaka zein taldekoa. Ariketa horretan, bakoitzak bere ikaste-gaitasunean eragozten dizkion erresistentziak aukeratu behar izan ditu. Era berean, ikasle on bat izateko zein balore behar ditugun hautatu behar izan ditugu. Hasiera batean, bakoitzak 5 erresistentzia eta 5 balore aukeratu ditu, eta gero, taldekideekin amankomunean jarri ditugu, guretzat garrantzitsuenak aukeratuz.