2013(e)ko azaroaren 14(a), osteguna

2013ko azaroaren 14a 

Egun batzuk bloggean sartu gabe egon gara. Hau greba eta modulo astea izan ditugulako izan da. Egun hauetan, blogga nola egin pentsatzen egon gara, idei berriren bat atera ahal izateko.Zenbait bideo, artikulu, gadget, ikusi eta aztertu ditugu. Gainera gaur, sites bat egin behar dugula esan digu irakasleak. Horretarako, gai batzuk pentsatu ditugu, teknologia berriak eta irakaskuntza harremantzen dituenak. Azkenean, eskola 2.0 aukeratu dugu, eta hori aztertuko dugu.

Sitesen lehenengoko pausoak emateko,  eskola 2.0.ren buruzko informazioa bilatu dugu, eta artikulu interesgarria bat aurkitu dugu. Oso ondo dago, baina arazo bat dauka, gaztelaniaz dago. Horregatik gaurko klasean testu hau irakurri eta ulertzen saiatu gara.

Hona hemen eskola 2.0-ri buruzko aurkitu dugun artikulu interesgarri bat:

http://etorkizun.blogspot.com.es/2012/04/artikulua-xxi-mendeko-eskola.html

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Blogger-en funtzionamendua aztertzen

2013ko urriaren 17a

Gaur izan da gure IKTko lehenengo eguna. Irakasleak irakasgaia aurkeztu digu eta hilabete hauetan egin behar dugun lana hasi da azaltzen.

Ondoren, k(i)likatik bloga erakutsi digu, irakasleak berak sortua. Bertan, beste hainbat gauzen artean, lauhilabetean egin behar ditugun praktiken edo ariketen azalpena ikus ditzakegu. Honez gain, blog baten antolaketa erakutsi digu, izan ere, blog bat sortzea izango da irakasgai honetako lan bat.

Lehenengo praktikan ariketa bat egin dugu, banaka zein taldekoa. Ariketa horretan, bakoitzak bere ikaste-gaitasunean eragozten dizkion erresistentziak aukeratu behar izan ditu. Era berean, ikasle on bat izateko zein balore behar ditugun hautatu behar izan ditugu. Hasiera batean, bakoitzak 5 erresistentzia eta 5 balore aukeratu ditu, eta gero, taldekideekin amankomunean jarri ditugu, guretzat garrantzitsuenak aukeratuz.