2013(e)ko azaroaren 22(a), ostirala

2013ko azaroaren 22a

Gaur, atzo greba egin eta gero, Glogsterraekin ibili gara gauzak egiten eta nola funtzionatzen duen ikusten. Horrekin batera, Blogg-a eta Sites-a janzteko informazioa bilatzen aritu gara klasean. Batzuk informazio hori bilatzen duten bitartean, besteak youtuben murgilduta egon dira gaiarekin (eskola 2.0) erlazionaturiko bideo interesgarriak topatzen.

Klase bukaerarako, Glogsterra bukatu eta Bloggean eskegi dugu eskola 2.0-ri buruz aurkitu dugun bideo interesgarri bat, batez ere, IKT-etan oinarritutako1X1 metodologiari (ordenagailu bat ikasle bakoitzeko) buruz.



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Blogger-en funtzionamendua aztertzen

2013ko urriaren 17a

Gaur izan da gure IKTko lehenengo eguna. Irakasleak irakasgaia aurkeztu digu eta hilabete hauetan egin behar dugun lana hasi da azaltzen.

Ondoren, k(i)likatik bloga erakutsi digu, irakasleak berak sortua. Bertan, beste hainbat gauzen artean, lauhilabetean egin behar ditugun praktiken edo ariketen azalpena ikus ditzakegu. Honez gain, blog baten antolaketa erakutsi digu, izan ere, blog bat sortzea izango da irakasgai honetako lan bat.

Lehenengo praktikan ariketa bat egin dugu, banaka zein taldekoa. Ariketa horretan, bakoitzak bere ikaste-gaitasunean eragozten dizkion erresistentziak aukeratu behar izan ditu. Era berean, ikasle on bat izateko zein balore behar ditugun hautatu behar izan ditugu. Hasiera batean, bakoitzak 5 erresistentzia eta 5 balore aukeratu ditu, eta gero, taldekideekin amankomunean jarri ditugu, guretzat garrantzitsuenak aukeratuz.