2013(e)ko abenduaren 13(a), ostirala

2013ko abenduaren 13a

Gaur, egunerarte egin dugun lanaren aurkezpena izan dugu. Gure Sitesa, bloga eta glogstera erakutsi diogu klaseari. Honez gain, Eskola 2.0ren aurkezpena egin dugu. Eskola 2.0k dituen abantailak eta desabantailak azaldu ditugu. Eskola tradizionala, eskola 2.0rekin konparatu dugu eta bideo bat jarri diegu. Gero, beste taldeen aurkezpenak ikusi ditugu eta proposatu dizkiguten ariketak egin ditugu. Aurkezpenak amaitu ostean, sitesa amaitzen ibili gara eta atzoko eta gaurko sarrerak borobildu ditugu.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Blogger-en funtzionamendua aztertzen

2013ko urriaren 17a

Gaur izan da gure IKTko lehenengo eguna. Irakasleak irakasgaia aurkeztu digu eta hilabete hauetan egin behar dugun lana hasi da azaltzen.

Ondoren, k(i)likatik bloga erakutsi digu, irakasleak berak sortua. Bertan, beste hainbat gauzen artean, lauhilabetean egin behar ditugun praktiken edo ariketen azalpena ikus ditzakegu. Honez gain, blog baten antolaketa erakutsi digu, izan ere, blog bat sortzea izango da irakasgai honetako lan bat.

Lehenengo praktikan ariketa bat egin dugu, banaka zein taldekoa. Ariketa horretan, bakoitzak bere ikaste-gaitasunean eragozten dizkion erresistentziak aukeratu behar izan ditu. Era berean, ikasle on bat izateko zein balore behar ditugun hautatu behar izan ditugu. Hasiera batean, bakoitzak 5 erresistentzia eta 5 balore aukeratu ditu, eta gero, taldekideekin amankomunean jarri ditugu, guretzat garrantzitsuenak aukeratuz.