2013(e)ko abenduaren 19(a), osteguna

2013ko abenduaren 19a

Gaur ezin izan gara IKT ordura joan ikasgelan geratu behar izan garelako gure arteko lanak ikusi behar zituzten eta. Hau dela eta, nahiz eta irakasgai honekin zerikusirik ez izan bideo hau eskaintzea bururatu zaigu, bizitzan zehar lagundu ahal diguna. Bideoak esaldi honekin amaitzen du: "si no has fallado no nunca has vivido". Guretzat oso interesgarria da bideo hau, bizitzan gauzak txarto atera ahal direlako, baina esfortsuarekin gure buruari proposatzen diogun edozer gauza lortu ahal dugulako. Jarraian bideoa ikusi ahal duzue:



iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Blogger-en funtzionamendua aztertzen

2013ko urriaren 17a

Gaur izan da gure IKTko lehenengo eguna. Irakasleak irakasgaia aurkeztu digu eta hilabete hauetan egin behar dugun lana hasi da azaltzen.

Ondoren, k(i)likatik bloga erakutsi digu, irakasleak berak sortua. Bertan, beste hainbat gauzen artean, lauhilabetean egin behar ditugun praktiken edo ariketen azalpena ikus ditzakegu. Honez gain, blog baten antolaketa erakutsi digu, izan ere, blog bat sortzea izango da irakasgai honetako lan bat.

Lehenengo praktikan ariketa bat egin dugu, banaka zein taldekoa. Ariketa horretan, bakoitzak bere ikaste-gaitasunean eragozten dizkion erresistentziak aukeratu behar izan ditu. Era berean, ikasle on bat izateko zein balore behar ditugun hautatu behar izan ditugu. Hasiera batean, bakoitzak 5 erresistentzia eta 5 balore aukeratu ditu, eta gero, taldekideekin amankomunean jarri ditugu, guretzat garrantzitsuenak aukeratuz.