2013(e)ko abenduaren 20(a), ostirala

2013ko abenduaren 20a

Gaur izan da gure IKTko azken eguna. Klase teorikoan irakasleak ebaluatzeko inkesta bete eta gero, Alaitzek liburuaren zati bat irakurri digu. Oso testu interesgarria eta irakasleentzat oso egokia, irakasleok identifikatuta sentitu garelako testu horrekin, Klasea amaitzeko, bideo bat ikusi dugu eta abesti bat entzun dugu, IKTko klaseak amaitutzat emateko.

Gero, praktika orduan modulu aurkeztu dugu. Honen aurkezpena egiteko prezi bat erabili dugu, non gure lanari buruzko informazio apur bat eta bideo agertzen ziren. Hona hemen gure taldeak egin duen lanaren prezia:


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina

Blogger-en funtzionamendua aztertzen

2013ko urriaren 17a

Gaur izan da gure IKTko lehenengo eguna. Irakasleak irakasgaia aurkeztu digu eta hilabete hauetan egin behar dugun lana hasi da azaltzen.

Ondoren, k(i)likatik bloga erakutsi digu, irakasleak berak sortua. Bertan, beste hainbat gauzen artean, lauhilabetean egin behar ditugun praktiken edo ariketen azalpena ikus ditzakegu. Honez gain, blog baten antolaketa erakutsi digu, izan ere, blog bat sortzea izango da irakasgai honetako lan bat.

Lehenengo praktikan ariketa bat egin dugu, banaka zein taldekoa. Ariketa horretan, bakoitzak bere ikaste-gaitasunean eragozten dizkion erresistentziak aukeratu behar izan ditu. Era berean, ikasle on bat izateko zein balore behar ditugun hautatu behar izan ditugu. Hasiera batean, bakoitzak 5 erresistentzia eta 5 balore aukeratu ditu, eta gero, taldekideekin amankomunean jarri ditugu, guretzat garrantzitsuenak aukeratuz.